2024/02/15

BADATOR DUATLOI FESTA!

 

SAILKAPENAK
ARGAZKIAK
BIDEO LABURPENA


Azkoitiko Duatloia, Azkoitri Triatloi Klubeko hainbat kidek antolaturiko kirol froga da. Mundu honen inguruan gabiltzanok, badakigu zenbat eman digun kirolak eta kirolarekin zorretan sentitzen garelako  antolatzen dugu froga kuttun hau. Gure kirol froga, irabazi ekonomikorik gabeko froga bat da eta iristen zaigun laguntza guztia frogaren hobekuntzatarako erabiltzen dugu. Besterik gabe, zuen ilusioa eta helburuak asebeteko ditugulakoan, ea Martxoaren 16an elkar ikusten dugun!

Aurtengo berrikuntza:
Duatloi Topaketak
Zein da erabili beharrako materiala?
Trantsizio gunean zer egin behar dut?
...
Zalantza guztiak argitu eta trantzisio simulakroak burutuko ditugu.

Martxoak 2 eta 9, larunbata
Duatloi Topaketak
10:00etatik 11:00tara Herriko plazan

Martxoak 16, larunbata
Duatloi Txikia
10:00etan LH3 (8 urtekoak) --- [500 - 2.000 - 100 metro]
10:30etan LH4 (9 urtekoak) --- [500 - 2.000 - 100 metro]
11:30etan LH5 (10 urtekoak) --- [500 - 3.000 - 200 metro]
12:00etan LH6 (11 urtekoak) --- [500 - 3.000 - 200 metro]

Paraduatloi Supersprinta  (2,5km - 10km - 1,25km)
16:02etan Emakume eta gizonezkoen irteera

Duatloi Supersprinta  (2,5km - 10km - 1,25km)
16:00etan Kadeteen irteera
16:04etan Emakumezkoen irteera
16:06etan Gizonezkoen irteera

Aurkezpen ekitaldiari buruzko artikuluak